LH 1: Santimamiñe haitzulora txangoa
Kaixo, familia:
Datorren asteartean, urtarrilaren 23an, Santimamiñe haitzulora txangoa egingo dugu. Goizean 9:00etan irten eta arratsaldeko16:30etan itzuliko gara.
Eraman beharrekoak:
- Bazkaria eta ura. Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.
Aukera hau baliatu nahiko ez balute, mesedez, jakinarazi irakasleei ostiralerako.
- Basorako oinetako eta jantzi aproposa.
- Horrez gain, hamarretakoa egiteko zerbait.
Irteeraren kostua 4€-koa da, bisita gidatua, multimedia aretora sarrera eta bidaia ordaintzeko. Bankutik kobratuko dizuete.
Horrenbestez, agurtzen zaituztegu.
L.H. ko 1.mailako tutoreak.