LH 3: ihauteriak

LH 3: Ihauteriak

Kaixo, familia:

Ohar honen bitartez zuengana zuzentzen gara aurtengo ihauteriak direla eta informazioa helarazteko asmoz. Lehen Hezkuntzako 3. mailako taldeoi egokitu zaigu, Durangoko ohiturei jarraituz, Surrandien jantzia prestatzea, horretarako ezinbestekoa izango delarik zuen laguntza.

Maskara bera gelan egingo dugu plastikako saioak aprobetxatuz. Jantzia etxetik ekarri beharko dute: irudian ikus dezakezuen bezala buruan txapela edo zapi bat eraman dezakete, soinean blusoi bat (koadroduna edo kolore askotakoa), mahoizko prakak edo gona (koloretakoa ere izan daiteke) eta oinetarako abarkak edo abarketak eraman ditzakete. Gerrian gerrikoa hiru bat arranekin.

 

Besterik gabe,  aldez aurretik zuen laguntza eskertuz, jaso ezazue agur bero bat.

Irakasleak