LH 1: irteerak

Kaixo familia:

Bigarren hiruhilekoan landutakoei bukaera emateko eta azken asteetan gure herrian ditugun eraikuntza eta toki desberdinetatik ibili garenez ikasgelan, irteera parea prestatu dugu, gelan aztertutako eraikin horietako batzuk bisitatzeko eta bertan eskaintzen digutenaz gozatu ahal izateko.

Aipatu irteerak hauek izango dira:

MAIATZAK 13: BARTOLOME ERTZILLA KONTSERBATORIO ETA MUSIKA ESKOLA: Kontzertu didaktiko paregabea ikusteko aukera izango dugu bertan.

MAIATZAK 25 (LH 1A) ETA MAIATZAK 26 (LH 1B ETA LH1C): DURANGOKO ARTE ETA HISTORIA MUSEOA: Durangoko historian barna.

 

Bi irteerak goizez izango dira, beraz, ordukotasuna zaintzea eskertuko dugu.

Oharra: Irteerak doan dira.