LH 1: Hontza museora irteera

LH 1: Hontza museora irteera

 

Kaixo, familia:

Datorren ostiralean,  ekainaren 1ean, Mañariko Hontza museora joango gara. Irteera egun osokoa izango da: 9:15etan irten eta 16:30etarako itzuliko gara. Naturaz gozatzeko aukera aprobetxatu nahi dugunez, ez ahaztu umeei jantzi eta oinetako aproposak janzteaz.

Gogoratu, jateko hamarretakoa eta bazkaria ekarri behar dutela, eta botilatxo bete ur freskatzeko.  Hala eskatu dutenek, jantokitik piknika eta ur botila jasoko dituzte. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

Irteera honen prezioa 4€koa da, eta ohiko kontutik pasatuko zaizue.

Lehenengo mailako irakasleak