HH 2 urte: Atxondoko bidegorrira irteera

HH 2 urte: Atxondoko bidegorrira irteera

Kaixo, gurasoak:

Ikasturte bukaerako irteera datorren ekainaren 7an, osteguna, egingo dugu. Atxondoko bidegorrira joango gara. Ume bakoitzak bazkaltzeko ogitarteko bat eta edaria motxila batean eraman dezala.

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

Egun horretan 9:00etan gelan egon behar da. Eguerdian doazen haurrak 13:00etan jasoko dira harrera gelan eta besteak ohiko moduan.

Autobusaren kostua zuen kontu korrontetik pasatuko da (3€).

Oharra: arropa eta oinetako erosoekin ekarri umea. Eguraldi ona egiten badu, txapela eramatea gomendatzen da.

 

IRAKASLEAK