Gurasoak agur:
Azken urteetan bezala, aurten ere, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko irakasleok irakurketa-idazketa hobetzeko plana martxan jarri dugu.
Plan hau aurrera eramateko zuen laguntza behar dugu. Umeek eredu ona izan dezaten, egunero 10 minutuz, gurasoetako batek edo beste pertsona nagusi batek bien artean adostutako liburua irakurriko dio ozenki umeari. Pertsona nagusiak liburua idatzia dagoen hizkuntza menperatzea komenigarria da.
Ekintza hau, datorren asteazkenean hasi eta martxoan zehar egingo dugu.
Aurretiaz zuen laguntza eskertuz, agurtzen zaituztegu.
L.H.ko lehen zikloko irakasleak