HH urte 1: kanpo espazioa

Kaixo familia:

Ikusi duzuenez, egun hauetan kanpo espazioa esploratzera irten gara: txintxaunak, hareatza, putzuak…. zoragarria izan da. Baina gehiago disfrutatzeko eta aldi berean guztion lana errazteko, beste mailetan egiten den moduan, KATIUSKAK, eskatzea pentsatu dugu.

Erabilpena: Astelehenetik Ostiralera ikastolan egongo dira. Ostiraletan etxera eramango dituzue garbitzeko eta Astelehenetan berriro ekarri.

Mesedez, katiuskak IZENDATUTA ekarri.

 

Eskerrik asko