Lehiaketa: Ikastolako Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa (4. galdera)

Lehiaketa: Ikastolako Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa (4. galdera)

Hauxe da aurreko asteko erantzuna: (17k eman duzue  erantzun zuzena)

Enrique Bunbury da abeslaria eta taldea:   HEROES DEL SILENCIO

Ruperrek musikatutako Sarrionandiaren ENE BEGIEK poema honela bukatzen da:

“Mendea eta segundua gurutzatzen diren lekua,

lekua besterik ez izan, hurrin deritzan aberrian”.

Bunburyren kantak berriz, erdialdean edo, zera dio:

            “En aquella patria que llaman lejos

allí me podréis buscar donde se cruzan un siglo y un segundo y algo que cantar”

Ados, izugarrizko antza dute, baina beharbada kointzidentzia hutsa da; goazen aitzurra eta palarekin Bunburyren kantan bilatzera… Eta hara:

“Mis deseos no son ya sino nidos abandonados”.

Sarrionandiarenak

“ene desirak iada ez dira habia abandonatuak besterik ene bihotzean”

Plagio honen esplikazioa, Ruper Ordorikak dionez, Ocho poetas raros izeneko liburuan dago. Lan horretan azaldu ziren Bunburyk aurretik plagiatutako Pedro Casariego poetaren poemak, baita Sarrionandiaren Ene begiek-en itzulpen ezagun bakarra ere.

 

Eta hemen doa laugarrena:

Udalerri euskaldunen mankomunitatea (UEMA) ondorengo helburuak ditu:

1.- Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua euskaraz izan dadin bideak urratzea.

2.- Udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea.

3.- Udalerri euskaldunen garapen sozio-ekonomiko eta soziokulturala bultzatzea.

Euskaldunen indizea %70etik gorakoa duten herrien bilgunea da UEMA eta nahiz eta gehiago izan baldintza soziolinguistiko hori duten herriak, gaur egun 82 herrik osatzen dute mankomunitatea.

 

82 horietatik zein da biztanle gehien dituena eta zein gutxien dituena?

 

Gogoratu erantzunak eukarataldea@kurutziagaikastola.eus helbidera