Lehiaketa: Ikastolako Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa (2. galdera)

Lehiaketa: Ikastolako Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa (2. galdera)

 

Aupa ginkana kideok, hasi gara martxan.

Aurreko asteko erantzuna BORTZIRIAK zen eta bost hiriak:

BERA, LESAKA, ETXALAR, IGANTZI eta ARANTZA

Guztira 21 lagunek eman duzue erantzun zuzena, animo besteok ere!

 

Hemen doa bigarrena:

Parekidetasunaren aldekoa eta euskararen aldekoa, gure herri honek barneratuta dituen bi borroka, adibide gisa aurtengo Martxoaren 8a eta KORRIKA aipatu ditzakegu.

Bietan ere asko dago oraindik egiteko.

Galdera honekin horren inguruko hausnarketa egin nahi dugu, hauxe da galdera:

Egun zenbat emakumez eta zenbat gizonez osatuta dago EUSKALTZAIN OSOEN taldea?