KURUTZIAGA IKASTOLA KOOP. ELKARTEAREN
OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA
Kurutziaga ikastolako Artezkaritza Batzordeak OHIKO BATZAR NAGUSIko deialdia egiten du, 2018ko abenduaren 12an, asteazkena, 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan bigarrenean.
GAI ZERRENDA:
- Akta onartzeko bazkide bi izendatzea, hala balegokio, akta sinatzeko.
- 2017-2018 ikasturteko memoria, kudeaketaren azterketa, urteko kontuen onespena eta emaitzen banaketa, hala balegokio.
- 2018-2019 ikasturteko Kudeaketa planaren aurkezpena eta aurrekontuen onarpena, hala balegokio.
- Estatutu aldaketa proposamena eta onarpena, hala balegokio.
- Galderak eta erreguak.
OHARRAK
Batzarrera bertaratzerik ez baduzue, honekin batera bidaltzen dizuegu zuen botoa delegatzeko orria. Fitxa hori zuen seme-alaben izen abizenekin eta batzarrean ordezkatuko zaituzten pertsonaren datuekin bete eta pertsona horri eman batzarrera aurkeztu dezan. Ordezkorik ez baduzue ere, fitxa berdin-berdin bete eta idazkaritzara eraman.
Durangon, 2018ko azaroaren 21ean Lehendakaria
Jon Elorrieta