KURUTZIAGA IKASTOLA KOOP. ELK: EZ-OHIKO BATZAR NAGUSIRA DEIA
Gutun honekin batera jakinarazten dizuegu Kurutziaga Ikastolako Artezkaritza batzordeak 2019ko maiatzaren 15ean gauzatu zen bileran hartutako erabakia jarraituz, KURUTZIAGA IKASTOLA KOOP. erakundeak EZOHIKO BATZAR NAGUSIrako bilera-deia egiten duela.
Batzarra ekainaren 12an, asteazkena, egingo da arratsaldeko 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan bigarren deialdian, Ikastolako Haur Hezkuntzako eraikinean.
Batzar Nagusi honetan aldibereko itzulpena egongo da.
Denon parte hartzearen garrantzia gogoratuz, bilerako gai ordena bidaltzen dizuegu.
Agur bero bat.
Gai zerrenda:
- Akta onartzeko bazkide bi izendatzea, hala badagokio.
- Artezkaritza Batzordeko ordezkari berrien hautaketa.
- 2019-2020 ikasturterako kuota
- Plan Estrategikoa (Alexian eskuragarri)
- Galdera – erreguak.
Lehendakaria
JON ELORRIETA BUSTINZA