Korrika txikia: ohar garrantzitsua

Korrika txikia: ohar garrantzitsua

Kaixo familia,

Bihar ostirala, apirilak 12, Durangoko ikastetxeen artean korrika txikia antolatuko dugu (LH 5 eta 6.mailako ikasleek hartuko dute parte), eta aurten Kurutziaga ikastolan bertan amaituko da.

Horrek antolaketa mailan ondorio batzuk ekarriko dituenez, ondoko oharrak adi jarraitzea eskatzen dizuegu:

  • 9:30ean eszenatokiaren muntaketa egingo da Harmailetan (lehengo futbito zelaia). Eguraldi txarra balego, kantxa estalian ipiniko genuke.
  • 17:30ean eszenatokiaren desmuntaia izango da.

Korrika txikiaren amaiera 16:00etan izango denez, familioi ordutegia errespetatzea eskatzen dizuegu, eta ikastolara 16:20ak baino lehen ez sartzea eskatzen dugu, antolaketa on baten mesedetan.