Kirolak: entrenamenduen hasiera, ekipai eskaria, Covid 19aren ingurukoak, ordutegiak eta batzarrak

Kirolak: entrenamenduen hasiera, ordutegiak eta batzarrak

  • Multikirola LH 1:
    • Hasiera eguna: irailak 23, osteguna, 16:50etan goiko sarreran.
  • Multikirola LH 2:
    • Hasiera eguna: irailak 21, asteartea, 16:50etan goiko sarreran.
  • Multikirola LH 3:
    • Hasiera eguna: irailak 21, asteartea, 16:50etan goiko sarreran.

 

  • Kirola LH 4tik gorako mailak (eskubaloia, futbola, saskibaloia eta xakea).
    • Hasiera eguna: irailak 20, 21 edo 22 (behean ikusgai entrenamenduen ordutegia)

 

 

Batzarrak

  • Kontaktuan jarriko gara eta bakoitzari batzarren deialdia luzatuko zaio.

 

EKAIPAI ESKARIA: informazioa hemen

 

COVID 19a

17:00etan hasiko dira entrenamendu saioak, horrela, 16:30etako irteera orduak eta entrenamendu saioen arteko jende mugimenduak babesteko.

Sarrera-irteera ordutegia mailakatua izango da eta goiko sarreratik, frontoitik/kantxatik, egingo dira. Entrenamendu ordutegi koadro zehatza ondokoa da.

Musukoarekin arituko dira.

Espazio irekietan egiteko jarduerak lehenetsiko ditugu: futbito zelaia, kantxa eta frontoia taldeka banatuko ditugu eta taldeek, talde burbuila legez jardungo dute (hau da, ez da talde ezberdinen arteko elkarrekintzarik izango). Gimnasioa erabiltzen denean, bertako ateak zabalik egongo dira. Aldagelak ez ditugu erabiliko, momentuz.

Gurasoek ezin dute Ikastolan egon entrenamenduak irauten duen bitartean. Kanpoan geratuko dira. Talde bakoitzeko ordezkariek bakarrik egon ahalko dute entrenamenduetan eta beti berberak izatea komeni da.

Ume bakoitzak bere edatekoa (ur botilak, kantinplorarik ez) ekarri beharko du. EZIN DIRA PARTEKATU! Nork bere kleenexak, toallitak, eskuak garbitzeko hidroalkohola eta musukoa ekarri beharko ditu.

KOMUNAREN ERABILERA: Gimnasiotik sartuta LHko beheko komuna izango dugu erabilgarri beharra izanez gero.

 

Kirolen inguruan zalantzaren bat izanez gero idatzi uzamalloa@kurutziagaikastola.eus helbidera edo deitu 94 620 08 22 (2106 luzapena) telefonora. Kirol arduraduna: Unai Zamalloa