Kirolak (2011 eta 2012an jaiotakoak): alta berriak, baja emateak eta ekipaia eskatzea

Kaixo, familia:

ALTA: 2011 eta 2012 urteetan jaiotako kirolariek, aurretik egin ez badute, talde kirolean izena emateko epea zabalik dutela jakinarazten dizuegu. Informazioa hurrengo loturan daukazue: kirol aukeraketa 2021-2022 ikasturterako

BAJA: Halaber, aurretik izena eman eta baja ematea nahi duenak ere hurrengo inprimakia bete beharko du: KIROLEAN BAJA EMATEKO INPRIMAKIA

EKIPAIA: 2021-2022 ikasturtean eskola kirolean parte hartzeko ekipaia izatea beharrezkoa izango da.

Hurrengo loturan daukazue ekipaiaren inguruko informazioa: Kirol ekipaiaren erosketa (Alexian)

 

Kirolen inguruan zalantzaren bat izanez gero idatzi uzamalloa@kurutziagaikastola.eus helbidera edo deitu 94 620 08 22 (2106 luzapena) telefonora. Kirol arduraduna: Unai Zamalloa