Jantokiko dieta bereziak

Gurasoak agur,

Gure jantokiko zerbitzua hobetu nahian , urtero bezala dieta berezien dokumentuak eguneratzen ari gara. Zuen seme-alabek alergia edo intolerantziaren bat  jasanez gero medikuaren informe ofiziala eta bazkaltiar fitxa eguneratua helaraztea eskertuko genizueke. Honez gain, shock anafilaktikoaren aurrekariak izanez gero, iraungitze data  barruan dagoen adrenalina eta hau emateko baimena beharko genituzke. Txerriki/haragikirik gabeko, edota begetarianoen kasuan, nahikoa litzateke bazkaltiar fitxarekin.

Oharra: dokumentazio guztia tutoreari eman.

 

Eskerrik asko

Ikastolako Jantokia