Olatz Lizundia Gerrikabeitia irakaslea joan zaigu

Atzo (uztailak 22), gaixotasunaren kontra luzaro borrokatu ostean, gure lankide eta komunitateko kide Olatz Lizundia Gerrikabeitia joan zaigu. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko irakaslea eta lehenengo zikloko tutore eta arduraduna izan da Kurutziagan hainbat urtez.

Bere aldeko hileta elizkizunak bihar, uztailak 24, Abadiño Zelaietako elizan izango dira  arratsaldeko 18:00etan.

Une latz hauetan, gure berotasuna adierazi gura diegu familiako kideei eta gertukoei.

Eskerrik asko eman diguzun guztiagatik, Olatz.

Ez adiorik.