ITZARTU (BERBARO): 2004-2008 urteen artean jaiotako ikasleentzat aisialdiko ekintzak

ITZARTU (BERBARO): 2004-2008 urteen artean jaiotako ikasleentzat aisialdiko ekintzak

 

Arratsalde on ITZARTUKIDE!

Pasadan ikasturtean hausnarketa prozesu bat abiatu genuen eta bertatik era berrituta gatoz. Ilusio eta motibazioz beteta gaude ikasturte berriari hasiera emateko, horretarako irudi berri bat eta hiru hileko ekintzen datak pentsatu ditugu. Atxikita HIRU HILEKO EKINTZEN DATEN eta URRIKO LEHEN EKINTZAREN kartelak bidaltzen dizkizuet.

Horrez gain izen emateko modu berria pentsatu dugu. Familia askoren partetik hau hobetzeko eskakizuna jasota, izen-emate eredu berri bat planteatzen dugu:

  1. Ikasturte hasieran datu base bat sortuko dugu itzartuko ekintzetan parte hartu nahi duten gazteena. Horretarako pinondora etorri beharko zarete fitxa bat betetzera.
  2. Ekintza bat dagoenean eta gaztea datu basean baldin badago, ekintzan parte hartuko duenaren baieztapena bakarrik eman beharko du (ez da fitxarik bete beharko). Horretarako gaztea ere etor daiteke ekintzan parte hartuko duela esatera. Datu basean ez baldin badagofitxa bete beharko du.
  3. Ekintza berezia bada ( asteburu pasa, egun sorginduak..) datu basean egon da ere fitxa bat bete beharko da.

Ondorioz, zuen seme-alabak Itzartuko ekintzan parte hartu nahi badu, GAURTIK HASITA datu basean izen ematera etor zaitezkete. Lehen ekintzan parte hartzeko IZEN MATEKO AZKEN EGUNA URRIAK 24 izango da. Zalantzarik izanez gero deitu edo idatzi lasai.

Beste barik,

Ondo jarraitu