Bazkalosteko ekintzak

Bazkalosteko ekintzak

 

2017/ 18 ikasturtean hasi eta bukatutako froga aldia baloratu ostean, BAZKALOSTEKO TARTEARI dagokionez urrats berriak emateko moduan gaude.

Ikasturte honetan  BAZKALOSTEKO ESKAINTZA hiru etapetara zabalduko da.  Adin tarte bakoitzak dituen ezaugarri eta beharrak kontutan izanda, aisialdi une hezigarri hau aberastuko duten jarduerak antolatuko dira gune desberdinetan.

Urriaren 15ean hasi eta maiatza bitartean iraungo duen egitasmoa izango dugu hau. Kurutziaga ikastolaren gidaritzapean, Berbaro eta Auzolagun izango ditugu aurten ere bidelagun.

Astelehen, astearte eta ostegunetan,  12:45etatik 14:15era, gure ikasleak aukeran izango dute proposatutako jardueretan parte hartu, ala jolas librean aritzea.