Ikasturte amaierako jaialdia

Kaixo, familia:

Datorren ekainaren 16an, ostiralean, ikasturte amaierako jaialdia ospatuko dugu ikastolan. 

Hasteko, ikasleek prestatutako ikuskizunekin gozatu ahal izango dugu 17:30ean harmailetan. Aurtengo gaiak deiadarka ari zaigun naturara hurbilduko gaitu, zalantzarik gabe, gozagarria izango da!

17:00etan ikasleek geletan egon beharko dute ikuskizunerako beharrezkoak dituzten jantziekin.

17:30ean ikuskizunari hasiera emango diogu.

Ikasleek (HH-LH) beraien mailakide eta irakasleekin ikusiko dute ikuskizuna, eta hau amaitzean, familiek jaso ahal izango dituzte ondoko lekuetan, beti ere, tutorea jakinaren gainean dagoela ziurtatuz:

  • HH: harmailetan bertan, umeak eserita egon diren tokian.
  • LH 1 eta 2:  harmailetan bertan, umeak eserita egon diren tokian.
  • LH 3 eta 4: gelara joango dira eta ondoren, ate urdinetik aterako dira (ohiko atetik).

Oharra: ikasleren batek ikuskizuna amaitu orduko joan beharko balu, mesedez, aldez aurretik jakinaren gainean jarri tutorea (ohar edo email bidez).

 

Taberna irekiko da jaialdiaren ondoren trikitilariek girotuko dute arratsaldea. Tabernan bokata, pintxo eta errazioak izango dira salgai.

20:30ean DJarekin dantzaldia ume, gazte eta gurasoentzako.

Datorren barikua iristeko irrikaz gaude! Eta zu? Zatoz ikastolaren jai handira eta gozatu arratsaldeaz!