Ikasturte amaierako irteerak egingo dira

Kaixo familia,

Ikasturte hasieran  ikastolak irteerak ez egitea erabaki zuen, osasun eta prebentziozko segurtasun neurriekin bat eginez. Hasiera-hasieratik oso argi izan dugu egoerak hoberantz  egin bezain pronto irteeren kontua berrikusi eta erabaki berriak hartuko genituela.

Momentu honetan ikasturte amaierako irteerak egingo ditugula erabaki da zuzendaritzatik eta guztia kudeatzen ari gara.

Talde burbuilak eta segurtasun neurri guztiak kontutan hartuz , natur ekintzak bultzatuz eta autobusez, zein oinez  egingo dira. Ikastolan ikasmaila asko daude eta momentu honetan koordinazio, komunikazio  eta antolaketa fasean gabiltza.

Beraz, adi egon mezuetara eta milesker izandako pazientziagatik.

 

Zuzendaritza.