Ibilaldiko arropak salgai

Ibilaldiko arropak salgai

Kaixo familia:

Jakingo duzuen legez, aurten, Ibilaldia 2018 Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak antolatuko du. Hau dela eta, jakinarazten dizuegu, bihar, otsailak 2an, arratsaldeko 16:30etik aurrera,  kolore eta neurri ezberdinetako  arropak izango dituzuela salgai ikastolako sarreran.

Arropen katalogoa bidaltzen dizuegu aurretik ikusteko aukera izan dezazuen.

  Besterik gabe agurtzen zaituztegu,

ZUZENDARITZA