Ibilaldia 2019: autoaren zozketarako txartelak

Ibilaldia 2019: autoaren zozketarako txartelak

Kaixo, familia:

Ibilaldiaren inguruan egiten diren ekintzen artean, aurten ere, auto bat zozketatuko da. Horregatik, aurreko urteetan bezala, oraingoan Lekeitioko Azkue Ikastola laguntzeko helburuarekin, familia bakoitzari bost txartel banatuko dizkizuegu bihar, ostirala (familiako ume txikienak eramango du etxera). Txartel horien zenbatekoa (5€) apirileko kuotarekin batera pasatuko dugu.

Aldez aurretik zuen laguntza eskertuz,

ZUZENDARITZA