Ibilaldia 2018: Autoaren zozketarako txartelak

Ibilaldia 2018: Autoaren zozketarako txartelak

Kaixo, familia:

Ibilaldiaren inguruan egiten diren ekintzen artean, aurten ere, auto bat zozketatuko da. Horregatik, aurreko urteetan bezala, oraingoan Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastola laguntzeko helburuarekin, familia bakoitzari bost txartel banatuko dizkizuegu bihar, ostirala (familiako ume txikienak eramango du etxera). Txartel horien zenbatekoa (5€) apirileko kuotarekin batera pasatuko dugu.

Aldez aurretik zuen laguntza eskertuz,

ZUZENDARITZA