Kaixo, familia:
Aste honetan proiektu berriari hasiera eman diogu. Gogotsu gaude lanbide desberdinak eta hauen berezitasunak ezagutzeko. Horretarako proposamen batekin gatoz: Zuen lanbidea zein den eta bertan zer egiten duzuen, gelan azaltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Zuen lanbidea aurkezteko prest bazaudete tutorearekin harremanetan jarri.
Horrez gain, txoko zuria hornitzen hasteko, etxetik, gairi lotutako material ezberdina ( ipuinak, eskulanak, marrazkiak, argazkiak….) ekartzera gonbidatzen ditugu umeak.
Animatu!!
Eskerrik asko aldez aurretik.
HH 4ko irakasleak