HH: Jaialdia eta azken egunetako antolaketa
Kaixo, familia:
Urtero lez, AFARI-DANTZALDIAz burutuko den JAIALDIA izango dugu barikuan, ekainaren 14ean. Jaialdirako, 3, 4 eta 5 urteko gelakoak praka/gona bakeroak eta kamiseta beltz batekin jantzita etorriko gara. Honez gain, eguzkitako betaurrekoak ere eramango ditugu, kordeltxo batekin lotuta lepotik zintzilik eramateko moduan.
Hona hemen egitaraua:
17:30 JAIALDIA (dantzak, kantak, …)
20:00-21:15 Unai Goikolea DJarekin dantzaldia ume, gazte eta gurasoentzako.
20:15 AFARIA.
22:00 Unai Goikolea DJarekin dantzaldia ume, gazte eta gurasoentzako.
(Ekainaren 12a izango da afarirako txartelak eskuratzeko azken eguna, eta egunean bertan ez da inor onartuko txartel barik)
ADI: Jaialdi egunean eta hurrengo egunetan, klaseak goizez bakarrik izango ditugu, HH 1 zikloan (0, 1 eta 2 urte) izan ezik, hauek ohiko ordutegian jardungo dute eta.
EGUN HAUEN ANTOLAKETA:
HH 2. ZIKLOKO (3, 4, ETA 5 URTE) IKASLEENTZAT:
Aipatutako egun horretan jantokian geratzen diren umeen bila 14:30ean etorri behar duzue ohiko lekura. Jantokian geratzen ez direnak betiko orduan irtengo dira.
Jaialdirako prestatzeko HHko eta LHko ikasleak 17:00etan gelan egon beharko dute.
Gogoratu: ekainaren 17, 18, 19, 20, eta 21ean klaseak goizez izango dira. Egun horietan, jantoki zerbitzua egongo da, eta antolaketa jaialdi eguneko berbera izango da.
HH 1 zikloan (0, 1 eta 2 urte) izan ezik, hauek ohiko ordutegian jardungo dute eta.
Buletinak: Ekainaren 26an izango dituzue ikusgai Alexian.
ZUZENDARITZA