HH: ikasturte bukaerako guraso elkarrizketak

Kaixo, familia:

Hurrengo astelehenetik aurrera, maiatzaren 17a,  ikasturte bukaerako guraso elkarrizketak egiten hasiko dira haur hezkuntzako irakasleak (LH eta DBHkoak aurrerago hasiko dira).

Horretarako, familiek Alexia plataforma bidez hartu beharko duzue txanda.

Alexian sekula sartu ez bazarete, idatzi mezu bat idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera.

Alexian aspaldi sartu ez bazarete edo/eta pasahitzarekin arazoa baduzue, bideo honetan ikus dezakezue nola aldatu pasahitza:

Alexian elkarrizketarako hitzordua hartzea:

Alexiara sartzen zaretenean, “Elkarrizketak” atalean  “eskatu” aukera sakatu eta bertan izango dituzue zuen seme/alabaren tutoreak erabilgarri dituen txandak (egunak berdez agertuko dira egutegian). Hoberen datorkizuena aukeratu eta onartu. Bukatzeko, irakaslearen eskaeraren onarpena jasoko duzue.

Jarraian daukazue hitzordua hartzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen dituen bideoa: