HH 5 urte: Olentzeroren etxera txangoa

HH 5 urte: Olentzeroren etxera txangoa

Kaixo, gurasook:

Datorren eguenean,  abenduaren 14ean,  Olentzeroren etxea ezagutzera  joango gara, egun pasa.

Irteera: 09:00etan

Itzulera: 16:30ean

Irteeraren prezioa: 10€ (urtarrileko kuotan gehituko zaizue)

  • 7€ sarrera
  • 3€ autobusa

Eraman beharrekoa:

  • Hamarretakoa
  • Bazkaria
  • Ura

Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura izango dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

Aukera hau baliatu nahiko ez balute, mesedez, jakinarazi irakasleei astelehenerako.

Besterik gabe, agur.

HH 5 urteko irakasleak