HH3-4-5: 2022/23 ikasturteko katalogorako argazkiak

Kaixo familia:

Beste ikasturte batez, gure ikastolan zuen seme-alaben eta gure ikastetxea osatzen duten profesionalen argazkiekin katalogoa argitaratuko dugu.

Katalogorako argazkiak Haur Hezkuntzan URRIAREN 3an (astelehena) egingo ditugu. Hori bai, 3-4-5 urteko gelei aterako diegu argazkia. 0-1-2 urteko gelei, aurrerago (abisua pasako zaizue)

Ordutegia hurrengoa izango da: 9:30ean 3 urteko gelagaz hasiko gara. 9:30-10:30 bitartean egingo ditugu argazki guztiak, gradualki

Gogoratu umea gaixorik baldin badago ezin dela etorri.

Aldez aurretik zuen laguntza eskertzen dugu.

Irakasleak.