Hezkidetza-taldea martxan jartzeko deialdia

Hezkidetza-taldea martxan jartzeko deialdia

 

Kaixo, Ikastolako familia eta langileak:

Ohar honen bitartez ikastolako familia eta langileen Hezkidetza Taldea martxan jartzeko deia luzatu nahi dizuegu. Lehen bilera honen helburua taldea martxan jartzea izango da: iazko ikasturtean egindako lana gogoratu, eta aurtengorako egitekoak zehaztuz beharrezkoak edo egoki ikusten diren lan-taldeak sortu.

Bilera eguna: urriak 30, astelehena

Ordutegia: 17:30etik 18:30era

Tokia: LH 6. mailako B gela (2. solairua)

Denon artean, ikastola komunitatean eragin eta gure ondorengoak aukera berdintasunean  heztea lortuko dugu!

Parte hartuko duzuelakoan, agur bat.

Hezkidetza Taldea