Haur Hezkuntzako eraikinaren eraberritzea eta lekualdatze lanetan laguntzeko deia

Kaixo familia,

Honezkero jakitun izango zaretenez, uda honetan Haur Hezkuntzako eraikinaren eta kanpo espazioaren eraberritze lanak egingo ditugu. Hasierako asmoa lan hauek ekainaren 19an hastea bazen ere, aste bete atzeratu eta ekainaren 26an hasiko ditugu. Beraz, aurtengo ikasturtean Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak bakarrik aldatu beharko dute lekuz oporrak hartu aurretik.

Haur Hezkuntzako eraikinaren obrak aurrera eramateko 3-6 urtekoen gelak hustu behar ditugu eta 0-3 urtekoen lekualdatzerako laguntza behar dugu. Beraz, familia guztioi deia luzatu nahi dizuegu lekualdatze lanetan esku bat botatzeko ondorengo egun eta ordutegietan:

Ekainak 23 ostirala 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Ekainak 24 larunbata 10:00etatik 13:00etara

Zaintza zerbitzua egongo da.

Izena emateko mesedez bete ezazue galdetegia hau.

 

 

Mila esker,

Zuzendaritza