Haur Hezkuntza: eraikin berrituko zoruaz

Kaixo, familia:

Pasa dira aste batzuk Haur Hezkuntzako eraikin eraberrituan jarduna hasi genuenetik. Arotzaren azkeneko erremate batzuen faltan, benetan gustura ikusten ditugu ikasleak bertan. Pixkanaka eraikinaren ezaugarrietara eta espazio berrira egokitzen ari gara.  Dena dela, sumatu dugu arazoren bat edo beste. Hainbat familia izan zarete bertako zoruari buruz kexa agertu duzuenak, umeak belauniko ibilieran prakak urratzen dituztelako.

Jakizue zoru mota hori bere ezaugarri ez-labaingarriengatik eta antibakterianoengatik aukeratu zela bereziki. Hala ere, egia da ibiliaren ibiliaz prakak urratzen dituela. Arazoa konpontzeko aukerak aztertzen ari gara, lurra bota zuen enpresarekin ere jarri gara harremanetan, eta beraientzako ere arazo berria da. Lurra bere osotasunean aldatzerik ez daukagunez, tratamendu batekin laztasun hoiri leuntzen saiatuko gara.

Ulertuko duzuelakoan eta zuen pazientzia eskertuz, jaso ezazue agur bero bat.