LH: Martxoak 8, familiei oharra

LH: Martxoak 8, familiei oharra

Kaixo, familia:

Martxoaren 8a ate joka dugun honetan familian egiteko proposamena luzatzera gatoz. Data honen inguruan, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren inguruan, Lehen Hezkuntzako geletan emakumearen ikusgarritasuna landu ohi dugu: emakumeek egindako lanak agertuz eta hainbat emakumeren lana eta izena ezagutzera emanez.

Aurtengoan jantokiko beiratea emakume esanguratsuen irudiz bete nahiko genuke; historia aldatu duten emakumeen irudiz. Zuen seme-alabekin munduko, Euskal Herriko, Durangaldeko, zein etxeko emakume garrantzitsuei eta esanguratsuei buruz hitz egin, eta emakume horietako baten irudia bilatu eta ikastolara ekar dezazuen proposatu nahi dizuegu.

Geletan ekarritako irudietako emakumeei buruz hitz egin ostean, jantokiko beiratean ikusgarri jarriko ditugu irudi guztiak.

Guztion arteko elkarlanaren bidez emakumeen ikusgarritasuna gauzatuz joango gara.

Eskerrik asko zuen ekarpenagatik.

Lehen Hezkuntzako irakasleak.