Kaixo familia,
Haur Hezkuntzako eraikinaren eraberritze lanak ekainaren 26an hasiko ditugu. Honen ondorioz, 0-3ko gunea ez dugu erabilgarri izango egun horretatik aurrera eta lekuz aldatu beharko dugu.
0-1 urtekoen gunea batzar gelan atonduko dugu ikasturte bukaera arte. Sarrera Batzar Gelako atetik izango duzue (karroak uzteko jarrita dugun lekuaren amaieran dago).
2 urtekoen gunea berriz, Musika gelan eta ondoko bi geletan antolatuko dugu. Sartzeko idazkaritzako atea erabiliko dugu. Bertara iristeko solairu bat gora egin beharko duzue ( Egun horretan bidea ondo markatuta jarriko dizuegu).