IKASTOLAN OBRAK, EZ SARTU

Familia hori:

Gogoratu nahi dizuegu ekainaren 26tik aurrera ikastolan obrak hasiko ditugula, eta beraz ikastolako patioa obra-gunea bihurtuko dela. Horrek ekar ditzakeen arriskuak ikusita eta ezbeharrak ekiditeko asmoz, mesedez, gogoratu zuen seme-alabei ikastolako jolasgunea erabiltzea galarazita izango dutela obrek dirauten bitartean.

Eragozpenak ulertuko dituzuelakoan, eskerrik asko.