Gogoratu: EKI, familia eskolak (DBH)

EKI familia-eskolak

Kaixo, Familia:

Mezu honen bidez EKI proiektuari buruz antolatu ditugun Familia Eskolen jardunaldien berri ematera gatozkizue.

Aurten hiru saio aurreikusi ditugu:

EGUNA GAIA
Urriaren 31n, asteartea EKI proiektuaren azalpen orokorra
Azaroaren 7an, asteartea Chromebook eta Google Driven erabilera
Azaroaren 14an, asteartea EKIko unitate didaktiko baten azalpena

Saio guztiak 18:30-19:30 bitartean izango dira, DBHko 4C gelan. Jardunaldi irekiak diren arren, bereziki  1. mailan seme-alabak dituzuen familiei zuzenduta daude. Bigarren eta hirugarren saioetarako zuen seme-alaben chromebook-ak, chromebook-etara sartzeko pasahitzak eta plataforma digitalera sartzeko pasahitzak ekarri beharko dituzue.

Besterik gabe,

DBHko koordinatzailea