EKI familia-eskolak
Kaixo, Familia:
Mezu honen bidez EKI proiektuari buruz antolatu ditugun Familia Eskolen jardunaldien berri ematera gatozkizue.
Aurten hiru saio aurreikusi ditugu:
| EGUNA | GAIA | 
| Urriaren 31n, asteartea | EKI proiektuaren azalpen orokorra | 
| Azaroaren 7an, asteartea | Chromebook eta Google Driven erabilera | 
| Azaroaren 14an, asteartea | EKIko unitate didaktiko baten azalpena | 
Saio guztiak 18:30-19:30 bitartean izango dira, DBHko 4C gelan. Jardunaldi irekiak diren arren, bereziki 1. mailan seme-alabak dituzuen familiei zuzenduta daude. Bigarren eta hirugarren saioetarako zuen seme-alaben chromebook-ak, chromebook-etara sartzeko pasahitzak eta plataforma digitalera sartzeko pasahitzak ekarri beharko dituzue.
Besterik gabe,
DBHko koordinatzailea





