Durangon, 2017ko ekainaren 1ean
Gutun honen bidez, Kurutziaga Ikastolako Artezkaritza batzordeak 2017ko maiatzaren 25ean gauzatu zen bileran hartutako erabakiari jarraituz, KURUTZIAGA IKASTOLA KOOP. erakundeak EZOHIKO BATZARrerako bilera-deia egiten dizue.
Batzarra ekainaren 15ean, osteguna, egingo da arratsaldeko 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan bigarren deialdian, Ikastolako Batzar Gelan.
Denon parte hartzearen garrantzia gogoratuz, bilerako gai ordena bidaltzen dizuegu.
Agur bero bat.
Gai zerrenda:
- Akta onartzeko bazkide bi izendatzea, hala badagokio.
- Artezkaritza Batzordeko ordezkari berrien hautaketa.
- 2017-2018 ikasturterako kuota proposamena.
- Informazio Orokorra:
- Inbertsio plana: Haur Hezkuntzako eraikina eta kanpo espazioa.
- Ibilaldia 2016
- Galdera – erreguak.
Lehendakaria
JOSEBA BALERDI ZABALA