Euskararen Ginkana (05/10)

Euskararen Ginkana

Aupa Ginkanakideok!

Aurreko asteko berriak ematen hasiko gara:

-Emaitza zuzena Erronkariera zen, bertakoa bait zen gure pertsonaia, hau da, Julian Gallarre. Ekialdeko Nafarroako Euskara ere baliagarria litzateke, Koldo Zuazok egiten duen sailkapenean Erronkariera eta alboko bailarako Zaraitzuera aldaerak euskalki horretan batzen bait ditu.

-Guztira 57 lagunek erantzun duzue eta horietatik 44k eman duzue erantzun zuzena, zorionak!

 

Hemen doa aste honetakoa:

Jarraian dituzuenak Zuberoako hainbat herrien izenak dira frantsesez, nola dira herri hauen izenak euskaraz?

 

Herriaren izena  frantsesez Herriaren izena euskaraz
Mauleón Maule
Aussurucq  
Barcus  
Tardets  
Saint-Etienne  
Trois-Villes  
Larrau  
Licq  

 

Galdera horren erantzuna eta zuen izen-abizenak ondorengo helbidera bidali beharko dituzue:

                     euskarataldea@kurutziagaikastola.eus

Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (ostegunetan) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira,  hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta  ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo osteguna baino lehenago bidali beharko da.