ELKARTASUNA BIDERKATUKO DU ERRIGORAREN AURTENGO EKIMENAK
Urriaren 24tik azaroaren 12ra bitarte izango da ERRIGORAren aurtengo Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina.
Agerraldia egin dute, gaur, Donostian, kanpaina honen onuradun diren elkarteek (AEK-k, Ikastolen Elkarteak eta Sortzenek), Errigorako ordezkariekin batera 2020ko edizioak izango dituen berrikuntzak ezagutarazteko, elkarlan, auzolan eta elkartasuna uztartzen dituen adierazpen handi honek berrikuntza oso esanguratsuak dakartza eta.
Prentsa agerraldian erakunde horietako honako ordezkariok hartu dute parte:
- AEKtik: Asier Amondik, Korrikaren arduradunak
- Ikastolen Elkartetik: Ramuntxo Etxeberrik, Seaskako egutegiaren arduradunak.
- Sortzenetik: Aitziber Garmendia, idazkari eta koordinatzailea
- Errigoratik: Natxi Aranburu lehendakariak
Informazio osoa hemen
Urriaren 24tik aurrera ERRIGORAren web gunean (www.errigora.eus) eskariak egin ahal izango dituzue eta Kurutziaga Ikastolan jasoko dituzue.