Badator aurten ere Errigora, Nafarroako hegoaldeko euskalgintzaren deia eta eskaintza.
Eskaerak HEMEN.
Epea: Azaroaren 12ra arte AZKEN EGUNA!!
Banaketa: abendu hasieran (jakinarazpena jasoko da)
Aurten, HIRU saski eskaintzen dira :
BELTZA
• Beltza (betikoa), 50€ko balioa duena, kanpaina honetako saski klasikoa
BERDEA
• Berdea (ekologikoa), 60€ko balioa duena, produktu ekologikoz osatua
ZURIA
• Zuria (berezia), 70€koa, gutiziaz osatua.
Aurten elkartasun-planteamendu berezia egin dugu:
• Saski beltza eta Korrikaren katilua eskatuta, 12,50€ko ekarpena egingo zaio zonaldeko euskalgintzari (saskiaren balioaren %25) eta 5€koa AEKri
• Saski berdea eta Seaskaren egutegia eskatuta, 15€ko ekarpena egingo zaio zonaldeko euskalgintzari eta 5€koa Seaskari
• Saski zuria eta D ereduaren haziak eskatuta, 17,50€ko ekarpena egingo zaio zonaldeko euskalgintzari eta 5€koa Sortzeni.