Dendak Bai elkartearekin zozketa: oharrak

Kaixo, familia hori:

Dendak Bai elkarterekin batera antolatzen dugun zozketari buruzko informazioa bidaltzen dizuegu:

  • Zozketan parte hartzeko txartela bihar, ostirala, abenduaren 15a, jasoko duzue posta elektronikoz.
  • Zozketa astelehenean, abenduak 18an, burutuko dugu eta egunean bertan web gunean publikatuko ditugu saritutako zenbakiak. Horrez gain, osteguneko buletinean ere bidaliko dizkizuegu.
  • Abenduko fakturan kobratuko dugu, 20€ familiako.
  • Sarituak egokitzen zareten familiak, asteartetik aurrera pasa zaitezkete idazkaritzatik bonoa jasotzera (ez duzue txartela zertan ekarri).