Kaixo familia,
Ekainaren 13an, Gorputz hezkuntza arlotik, Laidara joango gara piragua saio bat egitera.
- Ekintza honetara eraman beharrekoa:
● Gorputz hezkuntzarako erabiltzen dituzten arropak.
● Bainujantzia
● Toaila
● Eguzki-krema
● Txankleta eta uretan ibiltzeko oinetakoak (piraguarako ezinbestekoak)
● Hamaiketakoa eta ura
Bazkaltzera, ikastolara etorriko gara. Jantokian gelditzen diren ikasleek gelditzeko asmorik badute, bete jantokiko gora-beheren galdetegia, mesedez.
– Irteera: 8:00etan ikastolan
– Itzulera: 14:45etan ikastolara
Irteera honetara joan ezin duenak ekainaren 6a baino lehen jakinarazi beharko dio gorputz hezkuntzako irakasleari. Epe horretatik aurrera norbait ezin bada irteerara joan, irteeraren kostua ordaindu beharko du.
Irteera honetara mugikorra eramatea debekatuta dago. Beraz egun horretan mugikorra etxean utzi dezatela.
Irteera honen kostua 29€koa da, hurrengo erreziboan kobratuko zaizue.
Gorputz hezkuntzako irakasleak