Kaixo, familia:
Datorren martitzenean, urriaren 11n, Urkiolara joango gara baldin eta eguraldi ona balego. Egun osoko irteera izango da, eta helburua taldeko kohesioa sustatzea eta harremanak sendotzea izango da.
Ekarri beharrekoak:
- Mendi irteera egiteko arropa egokia
 - Jatekoa: hamaiketakoa, bazkaria, edaria…
 - Ingurunea garbi mantentzeko: zabor poltsa
 - Autobuserako musukoa
 
Autobusa erabiliko dugunez, hilaren bukaeran 3€ kobratuko zaizkizue.
Astelehenean konfirmatuko dugu irteerara joango garen ala ez eguraldiaren aurreikuspenaren arabera.
Jaso agur bero bat.





