DBH: Jaialdia eta azken egunetako antolaketa

DBH: Jaialdia eta azken egunetako antolaketa

Kaixo, familia:

Urtero legezz, AFARI-DANTZALDIArekin burutuko den JAIALDIA izango dugu barikuan, ekainaren 15ean.

Hona hemen egitaraua:

17:30                   JAIALDIA (dantzak, kantak, …)

20:15                   AFARIA. Afal ostean dantzaldia LUHARTZ taldearekin.

(Ekainaren 13a izango da afarirako txartelak eskuratzeko azken eguna, eta egunean bertan ez da inor onartuko txartel barik)

 

DBH-KO IKASLEENTZAT:

Autobusa hartzen dutenentzat: Kontuan izan egun horretan (ekainak 15) autobusa 14:30ean irtengo dela. DBHkoek eguerdiko 13:00etan amaituko dituzte klaseak nahiz eta ostirala izan.

Gogoratu: DBHn ekainaren 15ean amaitzen dira eskolak. Arlo guztiak gainditzen dituzten ikasleek egun horretan bertan amaitzeko aukera izango dute, gurasoen baimena behar dute horretarako. Agenda bidez egingo dute gurasoek baimen ematea. Gainontzeko ikasleek ekainaren 18an eta 19an errepaso eta laguntza-klaseak izango dituzte.

Ezohiko azterketak  ekainaren 20, 21 eta 22an izango dira.

Buletinak: Ekainaren 15ean hirugarren ebaluazioari dagozkion notak izango dituzue ikusgai Alexian eta ekainaren 28an azken noten buletin orokorra.

 

Jaso agur bero bat.

 

ZUZENDARITZA