DBH: Jaialdia eta azken egunetako antolaketa

DBH: Jaialdia eta azken egunetako antolaketa

Kaixo, familia:

Urtero legez, ekainaren 14ean AFARI-DANTZALDI batekin burutuko den JAIALDIA izango dugu.

Hona hemen egitaraua:

17:30                          JAIALDIA (dantzak, musika…)

20:00-21:15              Unai Goikolea DJarekin musika eta dantzak.

20:15                          AFARIA.

22:00                         Unai Goikolea DJarekin musika eta dantzak.

 

(Ekainaren 12a izango da afarirako txartelak erosteko azken eguna. Jaialdi egunean ez da inor onartuko txartel barik).

 

DBH-KO IKASLEENTZAT:

Jaialdi egunean, ekainaren 14ean, DBHko ikasleek 13:00etan amaituko dituzte klaseak.

Gogoratu: DBHn ekainaren 17an amaituko dira eskolak, 14:30etan. Arlo guztiak gainditzen dituzten ikasleek ikasturtea egun horretan bertan amaitzeko aukera izango dute. Horretarako, agendan familiaren idatzizko baimena beharko dute. Gainontzeko ikasleek derrigorrezko errepaso eta laguntza-klaseak izango dituzte ekainaren 18an eta 19an.

Ezohiko azterketak ekainaren 20, 21 eta 24ean izango dira.

Buletinak: Ekainaren 19an hirugarren ebaluazioko noten buletina eskuragarri egongo da Alexian eta ekainaren 26an nota finalen buletina.

 

Jaso agur bero bat,

ZUZENDARITZA