DBH 4: Ibaizabal, aurrematrikula

DBH 4: Ibaizabal, aurrematrikula

Kaixo, familia:

Ikastolan aurkezpena egin ostean, eta ikasleek gurera bisita eginda gero…, gogoratu maiatzaren 2tik 14ra aurrematrikulazio epea izango dala.  

Gure matrikulazio argibide, prozedura eta inprimakiak eskegita dituzue gure esteka honetan, http://www.ibaizabalikastola.eus/eu/matrikulazioa_batxi  eta zalantzetarako zuzendariarentzako formularioa  ere zuon eskura jarri dogu bertan.

Dena dela, Kurutziaga ikastolako ikasleek ostiralean jasoko dituzue inprimakiak eta jarraibideak.

Gogorazi egiten dizkizuegu Ibaizabal ikastolak dituen berezitasunak:

-Ibaizabalen errefortzu, tutore aholkulari pertsonal zerbitzua eta orientazio akademiko zerbitzu gehigarriak mantenduko ditugu, baita ikasgaien aukeragarritasunaren aldaketa eskaintza zein selektibitaterako  prestakuntza.

http://www.ibaizabalikastola.eus/eu/aurkezpen_bideoa

 Batxilergorako marko metodologiko berritzailea arrakastaz barnesartzen jarraituko dogu. Ikastolen Elkarteak eta Huheziko aholkularien bidez, proiektu interdisziplinarrak zein ikasgaien arteko uztarketa garatzen dugu, hezkuntzari errealismo handiagoa eskainiz, ikaslea gustorago sentiarazteko

-Eta dena giro ezin hobean egitera konprometitzen gara. Jaiak, eskolaz kanpokoak, irteerak, kirol gimnasio instalazioak….

 

Ibaizabal ikastolak guraso zein ikasleentzat, Maiatzaren 3an 18:30etan eta maiatzaren 15an, 18:00etan beste Ate Irekien saioak eskainiko dizkizuegu. 

Beraz, gonbidatute zaudete, ezagut gaitzazu!

Eskerrik asko.