DBH 4: Eskiatzera irteera

DBH 4: Eskiatzera irteera

Kaixo familia:

Datorren martxoaren 15ean, Gorputz Hezkuntza arloarekin loturik, Valdezcaray eski estaziora joango gara eskiatzera. Ekintza honetan, arloan landu beharreko baina ikastolan landu ezin diren eduki batzuen gainean lan egingo dugu; beraz, garrantzitsua da parte hartzea.

Norbaitek ezingo balu parte hartu, lehenbailehen justifikatu beharko luke. Ekintza honetan parte hartuko ez dutenek, ikastolara etorri beharko dute egun horretan.

Ekintza hau burutzeko, ikasleek, ondorengo materiala ekartzea komeni da:

  • Bazkaria (irteera ordua oso goiz dela kontuan izanik, ezinezkoa da ikastolako jantokiko bazkaria prestatzea egun horretan.)
  • Eguzkitarako betaurrekoak
  • Eskularruak (sendo xamarrak)
  • Zira edo anoraka
  • Txanoa
  • Prakak (eskiatzekorik lortzen ez duenak txandala erabil dezake)
  • Eguzkitik babesteko krema
  • Aldatzeko arropa: kontuan harturik erortzerakoan busti egingo direla, eta eguraldiaren arabera izerdia ere bota dezaketela, aldatzeko arropa eramatea komeni da.

Irteera honetara autobusez joango gara, eta ikastolatik ateratzeko eta heltzeko orduak ondorengoak izango dira:

  • Irteera: 06:45ean (orduan irteteko, lehenago bertan egon, mesedez)
  • Itzulera: 19:00ak inguru ikastolan.

Ekintza honen prezioa 32 €koa  izango da :

  • forfait-a (pistetako oinarrizko asistentzia asegurua barne)
  • material alokairua
  • 2 orduko ikastaroa
  • autobusa.
  • Oharra: kaskoa erabili nahi duenak eta lortzeko aukerarik ez duelako, aurretiaz bertan alokatzeko nahia azaldu duenak, 3,50€ gehitu beharko dizkio ekintzaren prezioari.

 

Diru hori hilabete bukaerako kuotan pasatuko zaizue.

Gorputz Hezkuntzako irakasleak