DBH 3: Hondarribira irteera

DBH 3: Hondarribira irteera

Kaixo, familia:

Idatzi honen bidez, zuen seme-alabek DBH3 mailan izango duten irteerari buruzko informazioa eman nahi dizuegu. Aurten, Hondarribira joatea erabaki dugu. Martxoaren  19, 20 eta 21ean joango gara, hau da, astelehenetik asteazkenera. Astelehenean goizeko 9:30ean irtengo gara ikastolatik, eta asteazkenean 14:30ak inguruan helduko gara, ikastolara bertara.

  • Lehen egunean Zumaiako Geoparkea bisitatu eta flyschak ikusiko ditugu barkuz. (Bertan bazkalduko dugunez, bakoitzak bere bazkaria eraman dezala, edota ikastolako picnika, aparteko motxila batean).
  • Bigarren egunean ibilbide bat egingo dugu kostaldetik.
  • Azken egunean gelak batu, eta eguerdirako bueltan izango gara.

Ikasleek zerrenda honetan agertzen diren gauzak eramatea komeni da:

  • LEHEN EGUNERAKO BAZKARIA.
  • Motxila txiki bat.
  • Berokia eta zira edo txubaskeroa.
  • Mendirako arropa eta oinetako egokiak
  • Nezeserra eta toalla.
  • Dutxarako txankletak.
  • Bainujantzia, hondartzarako toalla… nahi izanez gero.
  • Aterki txiki bat.
  • Gizarte-segurantzako txartela.
  • Botikaren bat hartzen ari denak, eraman beharko du; kasu honetan, irakasleari jakinaraztea komeni da.

Mugikorra, argazki kamerak…

  • Ikasleek argazki-kamera eraman dezakete, baina beraiek izango dira ateratako argazkiei ematen dieten erabileraren arduradun.
  • Era berean, ez dugu debekatuko telefono mugikorra eramatea, ulertzen baitugu etxetik kanpo daudela eta beraiekin komunikatzeko bidea dela, gauez, kutxa batean batuko ditugu telefono mugikor guztiak, inolako arazorik egon ez dadin. Beraz, ezaugarriren bat jartzea komeni da.
  • Ikasleak izango dira, kasu guztietan, eramaten dituzten aparailu guztien arduradun.

Oharra: Norbaitek dieta edota botika bereziren bat behar izanez gero, jakinarazi iezaguzue aterpetxean esateko.

PIKNIKA: Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasotzeko aukera izan dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

Irteera honen kostua 70€ inguru da ikasleko, eta kuotaren bitartez kobratuko da.