DBH 3: Cabanillasera irteera
Guraso agurgarriok:
Idatzi honen bidez, zuen seme-alabek DBH3. mailan izango duten irteerari buruzko informazioa eman nahi dizuegu. Aurten, Cabanillasera (Nafarroa) joatea erabaki dugu. Apirilaren , 10,11 eta 12an joango gara, hau da, asteazkenetik ostiralera. Asteazkenean, goizeko 8:45ean irtengo gara ikastolatik, eta ostiralean, 16:30 inguruan helduko gara, ikastolara bertara.
Ekintza hauek egingo ditugu:
- Apirilak 10: Hontza extrem eta Bardenetan barrena ibilbidea.
- Apirilak 11: Enciso bailaratik ibilbidea eta Arnedilloko termak
- Apirilak 12:Olitera bisita.
Ikasleek zerrenda honetan agertzen diren gauzak eramatea komeni da:
- LEHEN EGUNERAKO BAZKARIA.
- Lo-zakua.
- Motxila txiki bat.
- Berokia eta zira edo txubaskeroa.
- Mendiko botak eta kirol-zapatilak.
- Bainujantzia eta toalla bat
- Nezeserra
- Dutxarako txankletak.
- Aterki txiki bat.
- Gizarte-segurantzako txartela.
- Botikaren bat hartzen ari denak, eraman beharko du; kasu honetan, irakasleari jakinaraztea komeni da.
Egun hauetan ere, ikastolako araudiaren arabera jokatuko dugu. Beraz, jarrera desegokiak edo bestelako goraberak egoten badira, ikastolako araudia aplikatuko da.
Mugikorra eta argazki kamera:
- Ikasleek argazki-kamera eraman dezakete, baina beraiek izango dira ateratako argazkiei ematen dieten erabileraren arduradun.
- Ez dugu debekatuko telefono mugikorra eramatea, ulertzen baitugu etxetik kanpo daudela eta beraiekin komunikatzeko bidea dela.
- Ikasleak izango dira, kasu guztietan, eramaten dituzten apariluen arduradun.
- Denbora librean erabili ahal izango dute; ekintzak egiten ari garenean eta gauez, ostera, ez da onartuko telefono mugikorra erabiltzea.
- Gauez, kutxa batean batuko ditugu telefono mugikor guztiak, ezelango arazorik egon ez dadin. Beraz, ezaugarriren bat jartzea komeni da.
Oharra: Norbaitek dieta bereziren bat eukiz gero jakinarazi eiguzue aterpetxean esateko.
Irteera honen kostua 70-80 euroko ikasleko izatea aurreikusten da, eta kuotaren bitartez kobratuko dugu.
Martxoaren 29erako jakin behar dugu nortzuk ez diren etorriko irteerara, lekuak erreserbatzeko eta barne-antolaketa zehazteko.