Kaixo, familiak:
Heldu gara ikasturtearen azken txanpara. Urte guztian egindako lan onak amaiera ona behar du, beraz, egunero egunero zaindu eta bete ditugun neurriak errespetatzen jarraitzea eskatzen dizuegu:
• Ikastetxe barruan musukoa erabili umeei laguntzen diezuen bitartean, eta ez ahaztu etxean.
• Distantzia eta esparruen mugak zaindu.
• Eskuak garbitzen jarraitu sarrera-irteeretan.
• Sintomarik edo kontaktu esturik izanez gero inguruan, etxean gelditu eta ingurukoak jakinaren gainean jarri.
Ondo joan da ikasturtea eta bide beretik amaitu behar dugu!
Eskerrik asko!